203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, ehorzle laguntzaileen 4 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Prozedura amaitzea eta plazak esleitzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko irailaren 23an:

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2024ko azaroaren 22an emandako ebazpenaren bidez -2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 19koan- deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko ehorzle laguntzaileen 4 plaza, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2025eko otsailaren 24ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2025eko martxoaren 6an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.

2025eko irailaren 3an, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia deitu ondoren, 2025eko irailaren 22an hautaketa horren emaitza argitaratu zen Udalaren webgunean.

Horiek horrela, honako hau ebatzi dut:

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ehorzle laguntzaileen 4 plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketa amaitzea, jarraian xedatutakoarekin bat etorrita:

IZEN-ABIZENAK

PLAZA

ALORRA

ATXIKIPEN-EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

Azanza Ilzarbe, Alberto

1-405600-3

Hiri Kontserbazioa eta Osasuna

Hilerria

Funtzionarioa

1. Zehaztea ezen lanpostuaz jabetzeko eguna 2025eko urriaren 13a dela.

2. Ebazpena Udalaren webgunean, deialdiaren fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2512728