2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Deialdia, D mailako atezain plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen-proposamena
Irurtzungo Udalaren zerbitzupeko atezain plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoa betez, epaimahai kalifikatzaileak Aritz Garbisu Alberdi izendatzeko proposamena egin du, gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako.
Proposatutako izangaiak 30 eguneko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Irurtzungo Udalaren Erregistro Orokorrean.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Irurtzunen, 2025eko irailaren 23an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2512469