2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea
Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 504/2025 Ebazpena eman zuen 2025eko irailaren 11n:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 26an erabakita, deialdi bat onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Oltza Zendeako Udalean, lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan. (2025eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 8koa).
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, ez da eskabiderik batere aurkeztu lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartzeko.
Horrenbestez, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta, zehazki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluko g), h) eta s) apartatuek ematen dizkidatenak,
EBATZI DUT:
1.–Deklaratzea bete gabe utzi dela lanpostua Oltza Zendeako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze-lehiaketan.
2.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Oltza Zendea Udalaren web-orrian (https://www.ayuntamientoolza.com) eta egoitza elektronikoan (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es).
3.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo osoko bilkura arruntean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
Oltza Zendean, 2025eko irailaren 23an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2512561