2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, D mailakoa, garbiketan aritzeko. Izendapen-proposamena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 8ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketaren bidez bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, D mailakoa, garbiketan aritzeko Berriozarko Udalaren zerbitzura (65 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdia argitara eman zen 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an. Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen den izangaiaren alde. Izan ere, izangai horrek probak gainditu ditu puntuazio handienarekin, eta lanposturako bete beharreko baldintzak betetzen ditu:
–Vanesa Ávila Pedrosa. Plaza zenbakia: 65. Zerbitzu anitzetako enplegatua, garbiketan aritzeko (D maila).
Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.
Berriozarren, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2512907