2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena. Izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko apirilaren 3ko erabaki baten bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, Berriozarko Udalean jarduteko (022 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdia argitaratu zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an.
2025eko maiatzaren 16an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Roberto Fuertes Oña izendatu zela 022 plazarako (etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituen mantentze-lanetako ofiziala, C maila), Berriozarko Udalaren zerbitzura aritzeko. 2025eko maiatzaren 24an, izendatutakoak jakinarazi zuen ez duela plazaren jabetza hartuko.
Ondoren, izendapen proposamena osatu zen, Iñigo Gambra Urizekin, eta proposamen hori 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen. 2025eko abuztuaren 18an, Iñigo Gambra Urizek lanpostuaren jabetza hartu zuen, eta egun horretan bertan, zerbitzurik egin gabe, borondatezko eszedentzia eskatu zuen, Berriozarreko Udalean 114. plazan (jabetzako plaza) zerbitzuak ematen ari zelako. Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 19ko 772 zenbakidun Ebazpenaren bidez, eskatutako borondatezko eszedentzia eman zitzaion, eta jakinarazi zitzaion eszedentzia mota horrek ez zekarrela lanpostua erreserbatzea, eta deialdi horretako gaindituen zerrendan dagoen hurrengo izangaia jabetu zen hartaz.
Aipatutako deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betez, bidezkoa da izendapen-proposamena osatzea, honako hau sartuta: Luis Urzainki Beorlegi. Proposamen hori argitaratu zen 2025eko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an.
Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen proposatutako izangai hau izendatzea: Plaza zenbakia: 022. Mantentze-lanetako ofiziala, etxezaintzan laguntzeko eginkizunekin, C mailakoa.
Izendatutako izangaiak 2025eko urriaren 13an hartuko beharko du lanpostuaren jabetza, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik. Jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Berriozarko Udalean funtzionario izaera eskuratzeko.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2512733