203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, hirigintzako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean, argitaratu zen deialdi bat, bete zedin hirigintzako teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Deialdiaren hautaketa-prozesua bukaturik, eta bete beharrez xedatuta dagoena deialdiaren 9. oinarrian eta 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Alkatetzak 868. Ebazpena eman zuen 2025eko irailaren 23an. Haren bidez, Begoña Garate Esain izendatu da Antsoaingo Udaleko funtzionario, jardun dezan hirigintzako teknikariaren lanpostuan, (lanpostuak 12001 kodea du plantilla organikoan).

Interesdunari jakinarazten zaio lanpostuaz jabetu beharko duela, legez ezarritako moduan, 2025eko urriaren 27an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2025eko irailaren 23an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2512466