203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

277E/2025 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, José Javier Irurzun Gorena jauna, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Agoizko Koordinazio Unitateko burua.

José Javier Irurzun Gorena jaunak, Agoizko Koordinazio Unitateko buruak, uko egin dio burutza betetzeari. Lanpostu horretarako bitarteko izendatu zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 24ko 57/2023 Foru Aginduaren bidez.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horren bidez zehazten dira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan),

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Javier Irurzun Gorena jauna, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko Agoizko Koordinazio Unitateko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko irailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 4an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2512858