203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, kultur etxeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Ablitasko Udaleko alkateak, 2025eko irailaren 19ko 2025-276 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean, argitara eman zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko kultur etxeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat, D mailakoa eta plantilla organikoan 34 zenbakia duena. Deialdi horren 10. oinarrian xedatutakoa bete beharrez, oposizio-lehiaketa murriztu horretako kalifikazio epaimahaiak izendapen-proposamena igorri du, prozesua gainditu duen izangaia bakarraren alde:

MARÍA ISABEL SOTO ZUECO

Azaldutakoarekin bat:

EBATZI DUT:

Lehena.–María Isabel Soto Zueco izendatzeko proposamena onestea, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen-proposamenari, izan dadin Ablitasko Udalaren kultur etxeko zerbitzu anitzetako enplegatua (atezaina).

Bigarrena.–Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, izangaiak zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko du Udaleko erregistro orokorrean, non adieraziko baitu ez dagoela desgaitua edo gabetua funtzio publikoetan aritzeko eta ez dela zerbitzutik kendua izan inongo administrazio publikotan.

Hirugarrena.–Agintzea izendapen-proposamena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2512456