1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2035/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2023ko urriaren 17ko erabaki baten bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2023ko urriaren 30ean argitaratu baitzen 259 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2023ko urriaren 19ko ebazpen baten bidez).
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko titulua lortzeko ikasketa-plana.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIETAKO GRADUATU TITULUAREN IKASKETA-PLANA
RUCT kodea: 2504719.
Jakintza-adarra: Osasun Zientziak.
Jakintza-arloa: Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizkoak | 60 |
Nahitaezkoak | 126 |
Aukerakoak | 39 |
Kanpoko praktikak | 9 |
Gradu Amaierako Lana | 6 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ADARRA | IRAKASGAIA | ECTSAK | IKASMAILA |
Osasun Zientziak | Giza Anatomia | 12 | 1.º |
Fisiologia | 12 | 1.º y 2.º |
Biokimika | 6 | 1.º |
Fisika | 6 | 1.º |
Psikologia | 18 | 1.º y 2.º |
Estatistika | 6 | 1.º |
Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:
MODULUA | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Giza motrizitatearen oinarri biologikoak eta mekanikoak | Gorputzaren Egitura eta Funtzioa | Oinarrizkoa | 36 | 1, 2, 3 y 4 |
Nahitaezkoa | 3 |
Giza motrizitatearen oinarri sozialak eta portaerazkoak | Giza Motrizitatearen Oinarri Sozialak eta Portaerazkoak | Oinarrizkoa | 18 | 1, 2 y 3 |
Analisi Metodoa eta Ebidentzia Zientifikoa | Oinarrizkoa | 6 | 2 |
Nahitaezkoa | 3 |
Giza motrizitatearen adierazpenak | Giza Motrizitatearen Adierazpenak | Nahitaezkoa | 18 | 2, 3 y 5 |
Kirolen oinarriak | Kirol Jardueren Oinarriak | Nahitaezkoa | 42 | 1, 2, 3, 4 y 5 |
Jarduera fisikoaren eta kirolaren irakaskuntza | Gorputz Hezkuntzaren Irakaskuntza | Nahitaezkoa | 12 | 4 y 5 |
Ariketa fisikoa, egoera fisikoa eta gorputz eta kirol entrenamendua | Kirol Entrenamendua | Nahitaezkoa | 18 | 4, 5 y 6 |
Jarduera fisikoa eta ariketa fisikoa osasunerako eta populazio bereziekin | Jarduera Fisiko Osasungarria | Nahitaezkoa | 12 | 6 |
Jardun Profesionalaren Garapena | Nahitaezkoa | 6 | 8 |
Kirol antolaketa eta zuzendaritza | Kirol Kudeaketa | Nahitaezkoa | 12 | 6 y 8 |
Kanpoko praktikak | Kanpoko praktikak | Nahitaezkoa | 9 | 8 |
Aukerakoak | Aukerakoak | Aukerakoa | 39 | 7 y 8 |
Gradu Amaierako Lana | Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 6 | 8 |
Iragarkiaren kodea: F2512744