1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
366/2025 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez lanpostu zerrendak onesten baitira, batetik, Iruñeko barruti judizialean, non Auzialdiko Auzitegia eratuko baita 2025eko abenduaren 31n, egoitza duten Bulego Judizialari eta Erregistro Zibileko Bulego Orokorrari dagokiena, eta, bestetik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari dagokiona.
Bulego Judiziala Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 435. artikuluan eta hurrengoetan dago arautua, eta bertan honela definitzen dira: epaile eta auzitegien jurisdikzio-jarduerari euskarria eta laguntza ematen dion izaera instrumentaleko erakundea da, zeinaren oinarrizko egitura homogeneoa izanen baita lurralde nazional osoan. Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetako langileek baino ezin izanen dituzte bete hango lanpostuak, lanpostu zerrendetan ezarritakoaren arabera antolatuta.
Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientziaren arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren bosgarren xedapen iragankorrak zehazten duenez, Bulego Judiziala eta Auzialdiko Auzitegiak aldi berean ezarriko dira, lege horretan zehaztutako baldintzetan.
Hori helburu, ministerioak eta justiziaren arloan eskumenak dituzten autonomia erkidegoek, bakoitzak bere eremuan, bulego horietako bakoitzaren lanpostu zerrendak prestatu beharko dituzte, sindikatuekin negoziatu ondoren onets daitezen, eta, ondoren, lanpostuak bete beharko dituzte.
Justiziako zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 115/2025 Ebazpenak, zeinak kide anitzeko auzitegietarako eta auzialdiko auzitegietarako Bulego Judizialaren diseinua eta egitura erabakitzen baititu urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, zehaztu egiten ditu Bulego Judizialeko unitateek emanen dituzten zerbitzuak, eta identifikatu egiten ditu unitate bakoitzean egon daitezkeen zuzendaritza lanpostuak eta lanpostu generikoak. Haien funtzioen deskribapen laburra ere egiten du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 2ko 6/1985 Lege Organikoan jasotako arauetara igorriz.
Era berean, BJLOaren 439 bis artikuluak honela definitzen du Erregistro Zibilaren Bulegoa: Bulego Judizialean integratuta egon gabe, Justizia Administrazioaren antolaketaren esparruan eratzen den unitatea, zerbitzu publiko hori eramateaz arduratzeko, Erregistro Zibilari buruzko Legean eta haren Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz. Zeregin hori garatzeko, Justizia Ministerioari lotzen zaio funtzionalki, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
Erregistro Zibilaren bulego horietako lanpostuak zehaztea Justizia Ministerioari eta eskumenak berenganatuak dituzten autonomia erkidegoei dagokie, bakoitzak bere esparruan, eta kasuan kasuko lanpostu zerrendan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituzten Justizia Administrazioko langileek beteko dituzte.
Bestalde, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Erregistro Zibilaren bulegoetako lanpostuak Justizia Administrazioko langileek baino ezin izanen dituzte bete, dagozkien lanpostu zerrendetan ezarritakoaren arabera antolatuta. Lanpostu zerrenda horiek eta langile kopuruak zehaztuko dira Botere Judizialaren Lege Organikoan bulego judizialak osatzen dituzten unitateak antolatzeko eta integratzeko ezarritako prozeduraren arabera.
Kontuan hartu behar da, batetik, udalerrietako justizia bulegoen eginkizuna izanen dela lankidetzazko laguntza ematea, Erregistro Zibilari buruzko Legean eta hura garatzeko erregelamenduan erregistro zibilaren arloan zehazten den moduan, eta, bestetik, Erregistro Zibilaren bulego orokorretako langile kopurua hornitzen dela gaur egun Erregistro Zibilaren eginkizunak dituzten organo edo bulego judizialetatik, eta beraz, komenigarritzat hartu da aldi berean onestea, aplikatzea eta indarrean jartzea bulego horietako lanpostu zerrendak barruti judizial bakoitzean, bai eta lanpostu berrietan egokitzeko prozesuak ere.
Jarraitu beharreko prozedurari dagokionez, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 522. artikuluak 3. apartatuan xedatzen duenez, eskumenak berenganatuta dituzten autonomia erkidegoek prestatu eta onetsiko dituzte 520.1 artikuluan ezarritako bulego eta unitateetako lanpostuak antolatzen dituzten lanpostu zerrendak, sindikatuekin negoziatu ondoren, eskumen hori esleituta duen zuzendaritza zentroko titularraren ebazpen bidez. Lanpostu zerrenda horiek bakoitzaren jarduketa-eremuari dagozkio, eta legeak berariaz aipatzen ditu bulego judizialak, gobernu idazkaritzak eta Erregistro Zibileko bulegoak.
Bestalde, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 521. artikuluaren 2. apartatuak, 1/2025 Lege Organikoak emandako idazkeran, ezartzen du lanpostu zerrendetan jasoko dela unitate edo bulegoetako lanpostu guztien kopurua, honako hauek adierazita: lanpostuaren izena, kokapena, hura betetzeko eskatzen diren baldintzak, lanpostuaren osagarri orokorra eta berariazko osagarria.
Artikulu horren beraren 3. apartatuak ezartzen du zerrendetako nahitaezko edukia izanen direla zehaztapen hauek: zentro kudeatzailea; destinoko zentroa, bertan jasotako aurreikuspenen arabera; lanpostu mota, generikoak eta bereiziak bereizita; behin betiko betetzeko sistema, lehiaketaren edo izendapen askearen bidezkoa; lanpostuak zein kidegori atxikitzen zaizkion; jarduerak bateragarri izateko aukera; eta beharrezkotzat jotzen diren beste aurreikuspen batzuk sartzeko aukera.
Horrela, bada, ebazpen honen xedea da lanpostu zerrendak onestea, Iruñeko barruti judizialean egoitza duten Bulego Judizialari eta Erregistro Zibileko Bulego Orokorrari dagokiena, batetik, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari dagokiona, bestetik, aintzat hartuta barruti horretan, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz, Auzialdiko Auzitegia eratuko dela eta dagokion Bulego Judiziala hedatuko dela 2025eko abenduaren 31n.
Azaldutako guztiagatik, oinarri harturik Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko zuzendariak egindako proposamena, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen Negoziazio Mahai Sektorialean ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, eta bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 522. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea lanpostu zerrendak, Iruñeko barruti judizialean egoitza duten Bulego Judizialari eta Erregistro Zibileko Bulego Orokorrari dagokiena, batetik, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari dagokiona, bestetik, aintzat hartuta barruti judizial horretan Auzialdiko Auzitegia eratuko dela 2025eko abenduaren 31n. Zerrendak ebazpen honen eranskinean daude.
2. Xedatzea ebazpen hau indarrean jartzen denetik aurrera lanpostu berrietako egokitze prozesuak egin daitezela langileentzat, horrek eragotzi gabe horren aplikazioak ondorioak izatea langileak lanean ari diren Iruñeko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegia benetan eratzen denetik aurrera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila premiatzea, orok jakin dezan, eta xedatzea argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen dituela ondorioak.
Iruñean, 2025eko urriaren 1ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
I. ERANSKINA.–ZENTRO KUDEATZAILEA: NAFARROAKO GOBERNUKO BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUKO JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA
Autonomia Erkidegoa: Nafarroa
–Herria: Iruña.
- Destinoko zentroa: Justizia Auzitegi Nagusiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea (JANeko IZEa).
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - JANeko IZEa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 111, 112, 113, 114, 121, 122, 123, 124, 141, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - JANeko IZEa | 4 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - JANeko IZEa | 11 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
–Herria: Iruña.
- Destinoko zentroa: Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea (PAko IZEa) eta Auzialdiko Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea (AAko IZEa).
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - PAko IZEa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 111, 112, 113, 114, 121, 122, 123, 124, 141, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - PAko IZEa | 5 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - BETEARAZPENA - PAko IZEa | 6 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - PAko IZEa | 14 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
–Herria: Iruña.
- Destinoko zentroa: Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea (PAko IZEa) eta Auzialdiko Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea (AAko IZEa).
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - FAMILIAREN, HAURREN ETA GAITASUNAREN ARLO ZIBILA AAko IZEa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 111, 112, 117,118, 121, 122, 127, 141, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - FAMILIAREN, HAURREN ETA GAITASUNAREN A. ZIBILA AAko IZEa | 9 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - FAMILIAREN, HAURREN ETA GAITASUNAREN A. ZIBILA AAko IZEa | 37 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA-LANAREN, ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ETA MERKATARITZAREN ARLOA AAko IZEa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 113, 114, 116, 123, 124, 126, 141, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - LANAREN, ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ETA MERKATARITZAREN ARLOA AAko IZEa | 14 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - LANAREN, ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ETA MERKATARITZAREN ARLOA AAko IZEa | 34 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - ZIGOR ARLOA AAko IZEa | 2 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 112, 118, 119, 120, 122, 134, 141, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - ZIGOR ARLOA AAko IZEa | 14 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| KUDEAKETA - ZIGOR ARLOA AAko IZEa | 2 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - ZIGOR ARLOA AAko IZEa - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA | 7 | 4.219,80 | 13.626,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - ZIGOR ARLOA AAko IZEa | 20 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| IZAPIDETZEA - ZIGOR ARLOA AAko IZEa | 22 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - ZIGOR ARLOA AAko IZEa - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA | 10 | 3.587,88 | 11.238,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
–Herria: Iruña.
- Destinoko zentroa: Zerbitzu Erkide Orokorra (ZEOa).
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| GOBERNU - FUNTZIORAKO LAGUNTZA - ZEOa | 2 | 4.219,80 / 3.587,88 | 13.626,12 / 11.238,12 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. / Izapidetze P. eta A. B/C | | Izendapen askea | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA ZERBITZU OROKORREN ARLOA - ZEOa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 125, 141, 184, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - ZERBITZU OROKORREN ARLOA - HERRITARRENTZAKO ARRETA - ZEOa | 1 | 4.219,80 | 12.865,32 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - ZERBITZU OROKORREN ARLOA - ZEOa | 5 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - ZERBITZU OROKORREN ARLOA - HERRITARRENTZAKO ARRETA - ZEOa | 2 | 3.587,88 | 10.477,32 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - ZERBITZU OROKORRAK - HERRITARRENTZAKO ARRETA - ZEOa | 1 | 3.587,88 | 10.477,32 | Bereizia | Izapidetze P. eta A. | C | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | | EUS |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - KOMUNIKAZIO EGINTZEN ARLOA - ZEOa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 135, 141, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - KOMUNIKAZIO EGINTZEN ARLOA - ZEOa | 3 | 4.219,80 | 13.626,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - KOMUNIKAZIO EGINTZEN ARLOA - ZEOa | 1 | 4.219,80 | 13.626,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | ESP |
| IZAPIDETZEA - KOMUNIKAZIO EKINTZEN ARLOA - ZEOa | 2 | 3.587,88 | 10.096,92 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - KOMUNIKAZIO EGINTZEN ARLOA - ZEOa | 9 | 2.695,92 | 10.632,96 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - KOMUNIKAZIO EGINTZEN ARLOA - ZEOa | 1 | 2.695,92 | 10.632,96 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | ESP |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - TALDE BURUTZA - LAGUNTZA JUDIZIALETAN SOSTENGUA EMATEKO ARLOA - ZEOa | 3 | 2.695,92 | 11.774,16 | Bereizia | Laguntza Judiziala | D | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 141, 592, 593, 596 | |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - LAGUNTZA JUDIZIALETAN SOSTENGUA EMATEKO ARLOA - ZEOa | 47 | 2.695,92 | 8.730,96 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - LAGUNTZA JUDIZIALETAN SOSTENGUA EMATEKO ARLOA - ZEOa | 10 | 2.695,92 | 8.730,96 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - LAGUNTZA JUDIZIALETAN SOSTENGUA EMATEKO ARLOA - ZEOa | 2 | 2.695,92 | 8.730,96 | Bereizia | Laguntza Judiziala | D | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | | EUS |
–Herria: Iruña.
- Destinoko zentroa: Betearazpen Zerbitzu Erkidea (BZEa).
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - LANAREN ETA ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ARLO ZIBILA - BZEa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 111, 113, 114, 121, 123, 124, 141, 592, 593, 594, 597, 598 | |
| KUDEAKETA - LANAREN ETA ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ARLO ZIBILA - BZEa | 22 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - LANAREN ETA ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ARLO ZIBILA - BZEa | 7 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - ZIGOR ARLOA - BZEa | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 112, 122, 141, 592, 593, 595 | |
| KUDEAKETA - ZIGOR ARLOA - BZEa | 19 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - ZIGOR ARLOA - BEZa | 7 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
–Herria: Iruña.
- Destinoko zentroa: Gobernu Idazkaritza.
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| GOBERNU-FUNTZIORAKO LAGUNTZA | 1 | 4.219,80 / 3.587,88 | 13.626,12 / 11.238,12 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. Izapidetze P. eta A. | B/C | Izendapen askea | Justizia Adm. | | | |
| KUDEAKETA - GOBERNU IDAZKARITZA | 3 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - GOBERNU IDAZKARITZA | 4 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - GOBERNU IDAZKARITZA | 1 | 2.695,92 | 8.730,96 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
–Herria: Iruña.
- Destinoko zentroa: Erregistro Zibila.
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| KUDEAKETA - TALDE BURUTZA - ERREGISTRO ZIBILA | 1 | 4.219,80 | 14.767,32 | Bereizia | Kudeaketa P. eta A. | B | Berariazko lehiaketa | Justizia Adm. | | 117, 184, 141, 185, 137, 592, 593 | |
| KUDEAKETA - ERREGISTRO ZIBILA | 2 | 4.219,80 | 11.724,12 | Generikoa | Kudeaketa P. eta A. | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| IZAPIDETZEA - ERREGISTRO ZIBILA | 10 | 3.587,88 | 9.336,12 | Generikoa | Izapidetze P. eta A. | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
| LAGUNTZA JUDIZIALA - ERREGISTRO ZIBILA | 2 | 2.695,92 | 8.730,96 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | |
AKRONIMOAK GU: Guardiak EZ: Erregistro Zibilarekin bateragarria den jarduera EUS: Euskara ESP: Espetxea.
II. ERANSKINA.–BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK
–Ezagutzak:
111 Zuzenbide Prozesal Zibila.
112 Zigor Zuzenbide Prozesala.
113 Administrazioarekiko Auzien Zuzenbide Prozesala.
114 Lan arloko Zuzenbide Prozesala.
115 Juridiko espezializatuak.
116 Merkataritza.
117 Familia.
118 Adingabeen Legea.
119 Kriminologia.
120 Psikologia Klinikoa.
141 Informatika.
184 Estatistika.
185 Erregistro Zibila.
590 Auzitegi barruko bitartekaritza.
–Esperientzia arlo hauetan:
121 Jurisdikzio ordena zibila.
122 Zigor arloko jurisdikzio-ordena.
124 Lan arloko jurisdikzio-ordena.
137 Erregistro Zibilak.
591 Auzitegi barruko bitartekaritza.
594 Betearazpen zibila.
595 Zigor arloko betearazpena.
598 Lan arloko betearazpena.
Iragarkiaren kodea: F2512923