203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4562E/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita langile autonomoei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten kontratazio bidez laguntzeko dirulaguntza deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta 559E/2023 Ebazpenaren bidez aldatu.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 4ko 1252E/2025 Ebazpenaren bidez, 2025erako gastua baimendu zen langile autonomoei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten kontratazio bidez laguntzeko dirulaguntzarako. Gastua 50.000 eurokoa zen.

Dirulaguntza horren kargura, 5.238 euroko laguntza eman da, eta ez dago eskaerarik ordaindu gabe; beraz, urriaren 31 baino lehen izan litezkeen beste eskaera batzuei erantzuteko aurrekontua gordeta, bidezkoa da 33.300 euroko gasturako baimena kentzea 2025eko gastuen aurrekontuko "Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241110 aurrekontu-partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin: 33.300 euro, 2025eko gastuen aurrekontuko "Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241110 partidan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2025eko irailaren 29an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2512847