1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
391E/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita luzatzea "Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrei banda zabaleko zerbitzuak izateko laguntzak (Conect@ bonua 0011-5226-2025-000000)" emateko deialdian eskaerak aurkezteko epea, bai eta diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea ere.
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 137E/2025 Ebazpenaren bidez onesten da "Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrei banda zabaleko zerbitzuak izateko laguntzak (Conect@ bonua)" emateko deialdia (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: DDBN 832936) eta deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dira.
5. oinarrian (Eskaerak aurkezteko epeak eta modua) ezartzen denez, eskaerak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkezten ahalko dira, eta irekita egonen dira funts erabilgarriak agortu arte. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko irailaren 30a izanen da.
8. oinarrian (Eskaerak aurkezteko epeak eta modua) ezartzen denez, onuradunek dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik azaroaren 30era arte justifikatu beharko dute jarduketa, eta justifikazio fakturak bidalketa bakarrean aurkeztuko dituzte.
Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko zuzendariak egindako txosten batean adierazten denez, eskaerak aurkezteko ezarri zen epea, 2025eko irailaren 30era artekoa, aldatu behar da eta 2025eko urriaren 31ra arte luzatu, bai eta diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea ere, ezarritako bukaera data (2025eko azaroaren 30a) abenduaren 10era arte luzatzeko, laguntzaren helburuak hobeki betetzen direla bermatzeko, txostena idatzi den egunean jasota zeuden eskaera kopurua txikia baita. Aldaketa horrek ez du eragin ekonomikorik, laguntza horretara bideratutako aurrekontu osoa ez baita aldatu.
Proposamen hori honako oinarri hauek kontuan hartuta egin da:
–Laguntzaren hartzaileen artean konektibitatea sustatzeko beharrari eusten zaio.
–Banakako ebaluazio-araubideko dirulaguntza da.
–Aurrekontua agortu artekoa izanen da exekuzio-muga.
–Egintza juridikoak berdinak dira; izan ere, epea aldatzen da lehenengoa ezarri zen bezala, eta ez dio inori kalterik eragiten.
Espedientean jasota daude Kontu-hartzailetza Delegatuaren txosten juridikoa eta fiskalizazioa.
Horrenbestez, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea 2025eko urriaren 31 arte luzatzea "Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrei banda zabaleko zerbitzuak izateko laguntzak (Conect@ bonua 0011-5226-2025-000000)" emateko deialdian eskaerak aurkezteko epea.
2. Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea abenduaren 10era arte luzatzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta laguntza honi dagokion tramitearen fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.
Iruñean, 2025eko irailaren 29an.–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, José Antonio Vizcay Urrutia.
Iragarkiaren kodea: F2512813