202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Plana aldatzea, F-5 eta F-6 unitate morfologikoetan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntual bat Zizur Nagusiko Udal Planean, xede dituena F-5 eta F-6 unitate morfologikoak. Zizurko jabeen erkidegoak sustatu du.

Udal Planaren aldaketaren helburua da konpontzea zuzenak ez diren alderdi batzuk, behe solairuetako eremu batzuen sailkapenari dagokionez, F-5 eta F-6 unitate morfologikoko eraikinetan.

Argitara ematen da, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zizur Nagusian, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2512909