202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Zareko Udalak, 2025eko abuztuaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Zareko udal-mugarteko balorazio txostena berrikustea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Zaren, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L2512407