202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, ordaindu dadin nahitaezko testuliburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati bat, 2025-2026 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleendako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 857548.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/857548).

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauek dira eskola-adineko adingabeak dituzten familiendako. Adingabeek egon behar dute Azkoiengo udalerrian erroldatuta eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta, 2025-2026 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea.

2025-2026 ikasturtea hasteak dakartzan gastuen zati bat ordaintzea, apalagoa izan dadin nahitaezko zenbait testulibururen gastua, baldin Nafarroako Gobernuak ez badu bere gain hartu, doakoak izateko, eta, orobat, neurri batean ordaintzea hurrengo ikasturterako ezinbertzekoak diren ariketa koadernoen gastua eta matrikula egiten denean ikastetxean ordaindu beharreko fotokopien gastua.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

5.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

2025eko irailaren 22tik urriaren 22ra.

Azkoienen, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2512384