2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Xehetasun-azterketaren aldaketa, 6. poligonoko 469. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2025eko irailaren 22an emandako 337/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Olaztiko katastroko 6. poligonoko 469. lurzatian, Nerea Aguirre Oraak eta Mikel Usabiaga Izaguirrek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoari.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Olaztin, 2025eko irailaren 23an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2512464