202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Akats zuzenketa, Eraikingintza-ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenean

2025eko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12an, Udal Planaren Eraikingintza-ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia. Oharturik bertan badirela akatsak, 114. artikuluaren idazketari dagokionez, zuzendu egiten dira, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

–Honela dioen tokian:

VI. KAPITULUA.–HIZKUNTZA FORMAL ETA ESTETIKOAREN BALDINTZAK

BEDERATZIGARREN ATALA

LURZORU UBANIZAEZINEKO BIZITEGI-IZAERAKO ERAIKINEN BALDINTZA BEREZIAK

–Honela behar du:

VI. KAPITULUA.–HIZKUNTZA FORMAL ETA ESTETIKOAREN BALDINTZAK

HAMARGARREN ATALA

LURZORU UBANIZAEZINEKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZEN BALDINTZA PARTIKULARRAK

Lesakan, 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2512390