202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herri-lurren desafektazioa, lagapenerako

Udalak, 2025eko irailaren 24an egin bilkuran, aho batez, erabaki zuen hasiera batez onestea Elizagorriko herriaren zenbait herri-lur desafektatzea Adamo Telecom Iberia SA enpresari lagatzeko, telekomunikazioen kanalizaziorako, Elizagorria udalerrian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, alegazioak aurkez daitezen hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Elizagorrian, 2025eko irailaren 24an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.

Iragarkiaren kodea: L2512628