2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Aldazko 18. poligonoko 184. lurzatian. Hasierako onespena
Larraungo alkateak, 2025eko irailaren 26ko Alkate Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Aldazko 18. poligonoko 184. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren sustatzailea hau da: Mikel Bados Ruiz.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mugiron (Larraun), 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2512767