2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Oderizko 24. poligonoko 8. eta 10. lurzatietan. Hasierako onespena
Larraungo alkateak, 2025eko irailaren 26ko Alkate Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Oderizko 24. poligonoko 8. eta 10. lurzatietako hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren sustatzailea hau da: Olartegotxia S.L.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mugiron (Larraun), 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2512765