202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Eusako 11. poligonoko 9. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2025eko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzailea egiteko agiria, Eusako 11. poligonoko 9. lurzatiari sailkapen berria emateko: zuzkidura-jarduketa batek ukitutako hiri-lurzoru finkatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, edonork aztertzen ahalko du espedientea Udalaren Idazkaritzan, eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu.

Ezkabarten, 2025eko irailaren 22an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2512409