202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurretako 22.731,83 m²-ren desafektazioa, trukatu eta 29.503,44 m² hartzeko. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2025eko irailaren 19an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak, 2020ko abuztuaren 17an onetsi zuen 12.335,01 m²-ren desafektazio-agiria, haien erabilera Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresari lagatzeko, 10. poligonoko 72., 147., 148., 156., 157., 159., 161., 163. eta 164. lurzatietan (Coscojeta alderdia). Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 22an hartu zuen aipatu desafektazioa onesteko erabakia.

Aipatu lurrak lagatzeko 15 urteko epea zegoen. Hala ere, desafektazio-agiriaren 4. apartatuan honako hau ezarri zen: "Baldin eta, espero daitekeenez, puntu honetan ezarritako lagapen epea bukatu baino lehen, irtenbide globala ematen bazaio Cierzo eta Argenzón mendietako problematikari, lagapen hori bertan behera geldituko da, eta lagatako lurrak herri-lurretara itzuliko dira".

Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmena, Corellako Udalaren eta Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) merkataritzako enpresaren artean. Era berean, Nafarroako Gobernuaren 2024ko abuztuaren 28ko erabaki baten bidez behin betiko onespena eman zitzaion. Horrek dakar aurreko desfektazio-agirian aurreikusitako irtenbidea, eta, ondorioz, epea bukatu baino lehen, erabilera-lagapena azkentzea.

2025eko maiatzaren 13an Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresak herri-lurren trukea egitea eskatu zuen; hain zuzen, lehen lagatako 10. poligonoan dauden horien trukea, zeinei gehitu dieten lurzati bat gehiago, 10.396,82 m²-ko 75. lurzatia. Denera, 22.731,83 m² izanen dira, merkataritzako enpresaren jabetzako 29.503,44 m²-ren truke (10. poligonoko 240. eta 241. lurzatietan).

Aintzat harturik bidezkoa dela aurreko lagapenaren azkentze formala egitea eta lursailak lehengoratzea. Hori guztia, aurretik eta aldi berean egiten dela enpresak eskatutako desafektazioaren hasierako onespena, gerora trukea egiteko Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresaren jabetzako lurrekin.

Ikusirik instruitutako espedientea, Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresak eskaturik, helburu duena herri-lurrak desafektatzea, azalera bateratzeko eta enpresaren jarduera antolatzeko, azalera homogeneo batean, ingurutik bakarturik, ahalbidetuz lanak hobeki planifikatzea eta, orobat, modu argian antolatzea lurzorua eta erabilerak.

Ikusirik Nekazaritzako Informazio Batzordeak 2025eko irailaren 15ean emandako irizpena.

Aplikatuz 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretuaren 144. artikulua.

Honako hau erabaki da, udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoarekin:

Lehendabizikoa.–Onestea azkendu dadila eta ondoriorik gabe utz dadila 12.335,01 m²-ren erabilera lagapena, eta, beraz, herri-ondarera itzul dadila (10. poligonoko 72., 147., 148., 156., 157., 159., 161., 163. eta 164. lurzatietan, Coscojeta alderdian). Corellako Udalak eta Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresak sinatu zuten erabilera lagapena. Azkentzearen arrazoia da gertatu dela desafektaziorako eta erabilera lagapenerako agiriko 4. puntuan aurreikusitako kasua.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea herri-lurretako 22.731,83 m²-ren herri erabileraren desafektazioa (honako hauei dagokie: 10. poligonoko 72., 75., 147., 148., 156., 157., 159., 161., 163. eta 164. lurzatiak, Coscojeta alderdian), truka daitezen 10. poligonoko 240. eta 241. lurzatietako 29.503,44 m²-rekin, zeinak baitira Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresaren jabetzakoak, espedientean jasotako plano eta deskribapenarekin bat eta haien arabera.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Onestea ezen, jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela, herri-lurren erabileraren desafektazioari dagokionez. Beraz, kasu horretan, espedientea Nafarroako Gobernuko dagokion departamentuari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, eta, orobat, aldez aurretik, erabileraren lagapena itzuli izanaren hartu-agiria eta onartzea egin dadin, azkentzea dela eta (Nafarroako Gobernuaren 2020ko abenduaren 22an erabakiaren bidez egin zen lur horietako batzuen gaineko erabileraren lagapena).

Corellan, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2512436