2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Herri-ondasunaren desafektazioa, gero erabilera lagatzeko. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2025eko irailaren 19an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmena, Corellako Udalaren eta Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) merkataritzako enpresaren artean; horren bidez, katastroko 9. eta 10. poligonoetan dauden 327.498,80 m² Udalaren erabateko jabetzako herri-lurrak dira.
Nafarroako Gobernuak, dagokion tramitazioaren ondoren, 2024ko abuztuaren 28an hartu erabaki baten bidez behin betiko onespena eman zion aipatu transakzio-hitzarmenari.
2025eko maiatzaren 2an eta 5ean, hurrenez hurren, 2025/1779 eta 2025/1793 erregistro zenbakidun eskabide formala aurkeztu zen desafektazioa betetzeko, ondoren erabilera lagatzeko; era berean, behar bezala sinatutako baldintza-agiria aurkeztu zen.
Kontuan harturik transakzio-hitzarmenean bertan jasota daudela merkataritza enpresaren eskaera eta Udalaren konpromisoa berreskuratutako %40ren erabilera lagatzeko Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresaren alde, behar den desafektazioa tramitatu ondotik.
Kontuan harturik egin direla horretarako instruitutako espedientean dauden txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoak, eta jarraikiz 6/90 Foru Legearen 140. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), 280/90 Foru Dekretuaren 143. artikuluari eta hurrengoei (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ikusirik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak 2025eko irailaren 15ean emandako irizpena.
Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-lurretako 327.498,80 m²-ren desafektazioa, 9. poligonoko 400. lurzatian (La Vistilla alderdia); 10. poligonoko 83. eta 89. lurzatietan (Caracierzo alderdia); 10. poligonoko 129. lurzatian (Coscojeta alderdia); eta 10. poligonoko 171., 179., 180., 224., 225., 226., 227., 231., 251., 252., 265., 275., 277., 278., 286., 287., 288., 290., 293., 295., 296., 298., 302., 305., 309., 310., 311., 313. lurzatietan (La Sarda alderdia). Haien erabilera Hormigones en Masa de Valtierra SA (HORMAVASA) enpresari lagako zaio, egun Corellan garatzen ari den industria jarduera mantendu eta handitzeko, hots, obrarako hormigoi freskoa egitea eta saltzea, agregakinen ustiatzea eta merkaturatzea, hormigoia garraiatzea eta ponpatzea.
Bigarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena herri-lurren desafektazioa eta geroko erabilera-lagapena.
Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.
Laugarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.
Bosgarrena.–Aurreko izapideak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera igortzea araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko, ondoren erabilera lagatzeko, adierazitako lurretan, aipatutako baldintza-agiriarekin bat.
Corellan, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2512429