2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Lotzako San Joan kaleko 20an. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko irailaren 18ko 653. Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, teilatupeko solairuari bizitegi-erabilera emateko Lotzako San Joan kaleko 20an den etxebizitzan, Javier Jauregui Isok sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.
Berriobeitin, 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2512383