202. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

10. poligonoko 75., 170., 174. eta 175. partzeletako finkak normalizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, irailaren 30ean emandako 293/2025 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 10. poligonoko 75., 170., 174. eta 175. partzeletako finkak normalizatzeko proiektuari. Berako Udala da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2512879