2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun-azterketa 11. poligonoko 203. partzelan. Hasierako onespena
Berako Udaleko alkateak, irailaren 30ean emandako 292/2025 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 11. poligonoko 203. partzelako (Hegoalde karrika 15) xehetasun-azterketari. Ander Rodriguez Korta da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2512848