2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Deialdia, 2025ean kultura, besta eta kirol arloko dirulaguntzak emateko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 858191.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/858191).
Administrazio deitzailea: Azagrako Udala.
Deialdiaren xedea: egituratzea eta finkatzea, Azagrako udalerrian, diru-laguntzak emateko irizpideak eta prozedura. Helburua da halako ekintza batzuk sustatzea, egin daitezen Udal honen eskumenekoak diren jarduerak osatzeko edo ordezteko jarduerak.
Onuradunak: pertsona fisiko edo juridikoak, legez eraturiko elkarte eta taldeak, egoitza Azagran badute eta jarduera herri honetan egiten badute. Onuradun izan daitezke, orobat, egoitza sozial eta fiskala Azagratik kanpo izanik, jarduera Azagran eta Azagrakoendako egiten dutenak. Ezin dira laguntzen onuradun izan Udalarekiko zerga arloko betebeharren ordainketak egunean ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
Oinarri arautzaileak: Azagrako egoitza elektronikoan (azagra.sedelectronica.es).
Zenbatekoa: 12.000 euro.
Eskabideak aurkezteko epea: hilabetea, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Azagran, 2025eko irailaren 23an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2512475