2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
25-01580 gora jotzeko errekurtsoa, lur jabetzaren berreskurapen prozeduraren hasierari buruzkoa
Gora jotzeko 25-01580 errekurtsoa jaso da, Aitor Otazu Vegak jarritakoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, Benito Mendinueta Lakuntzaren izenean eta hura ordezkatuz, apirilaren 30eko 18/2025 eta uztailaren 3ko 44-2025 Alkatetza ebazpenen aurka, lur jabetzaren berreskurapen prozeduraren hasierari buruzkoa.
Interesdun diren pertsonak edo erakundeak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kaleko 10ean), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak artikulu horri emandako idazketaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arbizun, 2025eko irailaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2512440