2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Arasko Udalak, 2025eko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Arasko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko foru legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arasen, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.
Iragarkiaren kodea: L2512405