2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Euskara ikasleendako dirulaguntzak. Laburpena. 2024-25 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 857804.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/857804).
Deialdiaren xedea eta helburua: dirulaguntzak ematea euskara ikastaroen matrikula ordaintzeko, zehazki 2024ko irailaren 1a eta 2025eko abuztuaren 31 artean egindako ikastaroetarako.
Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete betebehar hauek betetzen dituztenek:
a) Frogatzea bertaratu izana diruz lagundutako ikastaroaren %80ra, gutxienez.
b) Andosillan erroldatua egotea, urtebeteko antzinatasunaz, gutxienez.
c) Andosillako Udaleko zerga betebeharrak egunean izatea.
d) 16 urtetik gorakoa izatea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: deialdi honetarako 1.000,00 euro erabiliko dira, 2025eko ekitaldiko 3350 480.00.00 aurrekontu-aplikazioaren kargura izanen dira. Dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute jaso matrikularengatik ordaindutakoa gainditzen duen laguntzarik. Baldin laguntzen guztizko zenbatekoak gainditzen badu aurrekontu-zuzkidura, emandako laguntzak hainbanatu eginen dira eskabideen artean, baldin aurkeztu badira behar den epean eta moduan eta betetzen badituzte deialdian ezarritako baldintzak.
Eskaerak aurkezteko epea: epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Andosillan, 2025eko irailaren 22an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2512422