1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: "PE Mar Adriático" (1294-CE), "PE Mar Caspio" (1295-CE), "PE Mar Egeo" (1296-CE), "PE Mar Báltico" (1297-CE) eta "PE Mar Mediterráneo" (1298-CE) haize-parkeak, Corellako, Cintruenigoko eta Tuterako udal mugarteetan.
Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jartzen dira honako espediente hauek:
–Xedea: aurreproiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimenak lortzeko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzeko.
–Azalpena: "PE Mar Adriático" (1294-CE), "PE Mar Caspio" (1295-CE), "PE Mar Egeo" (1296-CE), "PE Mar Báltico" (1297-CE) eta "PE Mar Mediterráneo" (1298-CE) haize-parkeak, Corellako, Cintruenigoko eta Tuterako udal mugarteetan. Parke horietako bakoitzak 4,99 MW-eko haize-sorgailu bat eta haren eraldaketa- eta ebakuazio-azpiegiturak ditu.
–Eskatzaileak: Savana Power Solar 14 ("PE Mar Mediterráneo"), Savanna Power Solar 15 ("PE Mar Egeo"), Savanna Power Solar 16 ("PE Mar Caspio"), Savanna Power Solar 17 ("PE Mar Adriático") eta Savanna Power Solar 18 ("PE Mar Báltico").
–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.
Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.
Dokumentazioa esteka hauetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-la-serna-1294-1295-1296-1297-1298
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espedientearen kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko irailaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2512129