200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 67/2025 Ebazpenaren aurka jarritako 294/2025 prozedura arruntaren barruan. Ebazpen horren bidez berariazko deialdi bat egiten da 2024-2025 ikasturtean Osasun Larrialdietako teknikari titulua lortzeko probak egiteko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igorriko zaio Sociedad Española de Medicina de Urgencias y Emergencias elkarteak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 67/2025 Ebazpenaren aurka aurkeztutako 274/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea. Ebazpen horren bidez berariazko deialdi bat egiten da 2024-2025 ikasturtean Osasun Larrialdietako teknikari titulua lortzeko probak egiteko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2512452