200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Osoko bilkuraren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua. Hasierako onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea erregelamendu bat, osoko bilkuraren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, aurkez daitezen haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noainen, 2025eko irailaren 17an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2512264