2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Gorraizko Plan Partzialeko S.2.2 lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2025eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Gorraizko Plan partzialeko S.2.2 lurzatiaren xehetasun-azterketan. Sustatzailea Gestión Just in Time SL da.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512074