200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Elkanoko S1-AR1eko B4 unitate morfologikoan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2025eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Elkanoko S1-AR1eko B4 unitate morfologikoan, Loperena - Portillo Arquitectos SLk sustatua.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512071