2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Herri-larreen errentamendua adjudikatzeko prozedura
Ultzamako Udalak, 2025eko irailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Ultzamako Udalaren herri-larreen errentamendua adjudikatzeko prozedura, bai eta espedientean jasotako agiriak ere (administrazio baldintzen agiria). Honako arau hauei jarraikiz eginen da:
–Errentan emanen diren herri-larreak:
Deskripzioa: Narbatazu alderdia, 20. poligonoa, 26 C lurzatia, zati bat. SIGPACeko 1. barrutiari dagokio, zati batean, xedetzat "larrea" baitu. Lotearen barnean sartzen da belardi horretan dagoen nabearen errentamendua.
Azalera, gutxi gorabehera: 6,33 hektarea.
Hasierako prezioa: 2.000,00 euro urtean.
Deskripzioa: Narbatazu alderdia, 20. poligonoa, 26 P lurzatia, zati bat. SIGPACeko 2., 4. eta 5. barrutiei dagokie, zati batean, xedetzat "larreak" eta "larre zuhaixkaduna" baitituzte.
Azalera, gutxi gorabehera: 4,47 hektarea.
Hasierako prezioa: 1.000,00 euro urtean.
Larraintzarko Bentak izeneko alderdia, 2. poligonoa, 159. lurzatia, eta 13. poligonoa, 31 B lurzatia. SIGPACeko 1. eta 2. barrutiei dagokie (159-2 lurzatia), xedetzat "goldatzeko lurra" eta "larre zuhaixkaduna" baitituzte, bai eta SIGPACeko 1., 2., 5. eta 6. barrutiei ere (31-13 lurzatia), xedetzat "goldatzeko lurra" eta "larre zuhaixkaduna" baitituzte.
Azalera, gutxi gorabehera: 3,85 hektarea.
Hasierako prezioa: 1.560,00 euro urtean.
Deskripzioa: Iraizozko Artxar alderdia, 12. poligonoa, 27. lurzatia, A azpilurzatia, xedetzat "lurzorua" baitu.
Azalera, gutxi gorabehera: 1,0470 hektarea.
Hasierako prezioa: 317,00 euro urtean.
–Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren prozedura:
Prozedura honen bidez adjudikatuko dira baldintza-agirian zerrendaturiko larreak, hartan zehazturiko hasierako prezioen %90ean.
Larreen aprobetxamendua prozedura honen bidez eskatu nahi duten interesdunek eskabideak aurkeztu beharko dituzte ordenantzan adierazitako moduan, betiere 2025eko azaroaren 7ko, ostirala, 12:00ak baino lehen, betetzen badituzte ordenantzan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako baldintzak.
Jasotako eskabideak jendaurreko ekitaldi batean irekiko dira 2025eko azaroaren 7an, 13:00etan, Ultzamako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Adjudikazioa eginen da jarraikiz Ultzamako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen indarreko ordenantzari –zehazki, egoki diren artikuluetan ezarritakoari– eta aplikatzekoa den legediari.
–Enkante publikoaren prozedura.
Enkante publikoa arautuko dute prestatu den administrazio baldintzen agiriak eta Ultzamako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen indarreko ordenantzak; zehazki, horretarako egoki diren ordenantzaren artikuluek.
Prozedura izanen da gutun-azal itxiaren bidezkoa, eta hasierako prezioak izanen dira administrazio baldintzen agiriaren lehen klausulan zehaztutakoak.
Prozedura horren bidez adjudikatuko dira, administrazio baldintzen agirian zerrendaturik egonik, lehenago herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez adjudikatu ez diren larreak. Baldintza-agirian zehazturiko hasierako prezioetan adjudikatuko dira.
Enkante publikoaren prozedura honetarako eskaintzak aurkezteko epea bukatuko da 2025eko azaroaren 7ko, ostirala, 12:00etan.
Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek aurkeztu beharko dute, behin-behineko fidantza gisa, Udalaren Diruzaintzan eratutako 30 euroko bermearen ordainagiria.
Jasotako eskabideak jendaurreko ekitaldi batean irekiko dira 2025eko azaroaren 7an bertan, 13:30ean, Ultzamako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
–Sesteoa:
Sesteoa idatziz aurkeztuko da ezinbestean, Ultzamako Udalaren bulegoetan, dagokion fidantzarekin batera (eskainitako prezioaren %10), lehen enkantea egin eta sei eguneko epean, hau da, 2025eko azaroaren 13ko, osteguna, 14:00ak baino lehen.
2. enkantea (sesteorik aurkeztu bada) 2025eko azaroaren 18ko, asteartea, 14:00etan eginen da, Ultzamako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Enkante hori iragarriko da Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, gutxienez ere bi egun baliodun lehenago. Lizitatzailerik agertzen ez bada, proposatuko da sesteoa aurkeztu duenari adjudika dakiola.
–Publizitatea:
Honako honen arabera argitaratuko dira behar diren iragarkiak lizitazioari buruz (eskabideak aurkezteko epeak, enkanteen egunak, etab.):
1.–Honako hedabide hauetan argitaratuko dira behar diren iragarkiak, aditzera emateko eskabideak edo eskaintzak aurkezteko epeak, horiek irekitzeko ekitaldiaren edo ekitaldien eguna, enkantearen eguna, sesteorako eskubidea erabiltzeko epea eta abar:
–Nafarroako Kontratazioaren Atarian, eskabideak edo eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino hamabost egun natural lehenago gutxienez, iragarkia argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; epe hori lehenetsiko da, gainera, kontraesanik egonez gero.
–Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, hor ere hamabost egun natural lehenago gutxienez.
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hor ere hamabost egun natural lehenago gutxienez.
–Nafarroako prentsa idatziko hedabide batean edo bitan, bai eta, halakorik egonez gero, tokiko beste hedabide eta komunikabide batzuetan ere: udal informazioko buletina, tokiko irratiak, etab.
2.–Gainerako iragarkiei dagokionez (sesteoa, 2. enkantea, etab.), horiek argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Horiek horrela, iragarki hau argitaratzen da, aintzat hartuz, orobat, xedaturik dagoena Ultzamako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen indarreko ordenantzan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 141.etik 162.era bitarteko artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 152.etik 204.era bitarteko artikuluetan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).
Ultzaman, 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2512398