200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea (bakarra): 3.844 pago; honako paraje hauetan: Presaxar, Amuñegi, Haitza, Antzubieta, Mugako Soro, Larremear, Hizalaren Aterpea. Unadak: 82, 83, 84, 146a, 145a eta 147a. Bolumena: 290,9 m³ zur eta 3.155,9 m³ enbor txiki.

Prezioa: 62.131,41 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Mozketa mota: bakanketa.

Proposamen ekonomikoak Ultzamako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2025eko azaroaren 7ko 12:00ak baino lehen. Proposamenarekin batera, aurkeztu beharko da behin-behineko fidantza ordaindu izanaren frogagiria. Fidantza hasierako prezioaren %2koa da, eta Udalaren Diruzaintzan ordaindu behar da.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako udaletxeko osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2025eko azaroaren 7an bertan, 13:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2025eko azaroaren 13ko 13:30ean.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2025eko azaroaren 13an bertan eginen da, 14:30ean, Ultzamako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Udal Idazkaritzan daude, interesdunen eskura, klausula administratibo partikularren baldintza-agiria eta baldintza teknikoen agiria.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2512397