2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa ez-funtsezkoa, jarduera-lizentzian. Errematxeak egitea eta biltegiratzea
Aditzera ematen da aldatu egin dela honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal-lizentzia, bete beharrez xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia):
Espediente zenbakia: 1347/2025/EMIF (2011ko urriaren 21ean emandako 001580/2021-AACC lizentzia aldatzekoa).
Sustatzailea: Remaches Tudela SL.
Jarduera: aldaketa ez-funtsezkoa errematxeak egin eta biltegiratzeko jardueran.
Tokia: Vial Cantabria 39-41 (Las Labradas industrialdeko 14.8 eta 14.9 lurzatiak) (38/454-455/-/-) (katastroko 39. poligonoko 454. eta 455. lurzatiak).
Txostenak zer egunetan eman diren: 2025eko ekainaren 2an (eta, osagarria, 2025eko irailaren 18an).
Aldaketak eraginen die Ingurumen Kalitatearen Zuzendariaren urriaren 5eko 377/2011 Ebazpenaren 2.a) puntuan ("Gehieneko isurketa-balioak) eta 3.a) puntuan ("Atmosferara egiten diren isurien zaintza eta kontrol programa") agertzen diren isurtze-fokuei. Zehazki, 3 foku izatetik, 2 izatera igaroko dira, eta honela geratuko da lizentzia:
2) Gehieneko isurketa-balioak.
a) Isuriak atmosferara:
1 zenbakiko fokua: "Sodazko koipegabetze kupelaren gaineko erauzketa-irteera".
2 zenbakiko fokua: "Pintura erauzteko irteera, 1. eta 2. unitateetan".
3) Zaintza eta kontrol programa.
a) Isuriak atmosferara:
1 zenbakiko fokua: "Sodazko koipegabetze kupelaren gaineko erauzketa-irteera" (1) Taldea- Kodea: 06020104.
2 zenbakiko fokua: "Pintura erauzteko irteera, 1. eta 2. unitateetan" Taldea- Kodea: 06010804.
1) Foku ez-sistematikoa da, atmosferarako isurketak instalazioaren funtzionamendu aldiaren %5etik beherako iraupena baitu.
Tuteran, 2025eko irailaren 18an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2512377