200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Ordenantza, Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duena (udal pilotalekua, padel pista eta gimnasioa). Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2025eko abuztuaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren kirol instalazioen erabilera (udal pilotalekua, padel pista eta gimnasioa) arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sesman, 2025eko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2512381