200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

192/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Burlatako eta Cordovillako (Galar) "Irabia-Izaga" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, instalazioak aldatu direlako eta irakaskuntzen banaketa berria egin delako bi egoitzen artean.

Aztertu da Burlatako eta Cordovillako (Galar) "Irabia-Izaga" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den "Asociación Educativa y Cultural del Colegio Irabia-Izaga" elkartearen eskaera, helburua duena bere baimena aldatzea, instalazioak aldatu direlako eta irakaskuntzen banaketa berria egin delako bi egoitzen artean.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako aldeko txostenak ikusirik.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Burlatako eta Cordovillako (Galar) "Irabia-Izaga" (ikastetxearen kodea: 31001419) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, 2025-2026 ikasturtetik aurrerako ondorioekin, instalazioak aldatu direlako eta, horren ondorioz, espazioen erabilera aldatu delako.

2. Adierazi behar da ikastetxearen erregistro-datuak, bi egoitzen artean irakaskuntzen banaketa berria eginda, honako hauek izanen direla:

–Ikastetxearen kodea: 31001419.

–Titularra: Asociación Educativa y Cultural del Colegio Irabia-Izaga (IFZa: G71026967).

–Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: Irabia-Izaga.

–Helbidea: Morea kalea z.g. eta Traselarre kalea 1.

–Herria: Burlata eta Cordovilla.

–Udalerria: Burlata eta Galar.

–Baimendutako gehieneko edukiera:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 15 unitate, gehienez ere 375 ikaspostu, Burlatako egoitzan.

b) Lehen Hezkuntza: 30 unitate, gehienez ere 750 ikaspostu, Burlatako egoitzan.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, gehienez ere 600 ikaspostu, Burlatako egoitzan.

d) "Zientziak eta Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetako Batxilergoa: 8 unitate, gehienez ere 280 ikaspostu, Cordovillako egoitzan.

3. Gogoratu behar zaio ikastetxearen titularrari ezen baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. atalean jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan.

4. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko irailaren 17an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2512460