2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Garesko Udalak, 2025eko irailaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Onestea honako adjudikazio hauen espedientearen hasiera:
–Laborantza loteak: "Nequeas" eta "El Monte".
–Bazkalekuak: "Santa Agueda", "Larrandia" eta "El Monte", udal ordenantzan ezarritakoaren arabera.
–Familia-baratzeak: Campollano eta Cuarto Soto.
2. 15 egun naturaleko epea irekitzea, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, eskubidea dutela uste dutenek lurzatien, bazkalekuen edo familia-baratzeen adjudikazioa eska dezaten.
3. Onestea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Garesen, 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2512345