200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Emisio Gutxiko Eremuak arautzen dituen Ordenantza. Hasiera bateko onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, arauzko quoruma izanik, honako hau erabaki zuen 2025eko urriaren 2an:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Emisio Gutxiko Eremuak arautzen dituen Ordenantza. Testua eranskin gisa atxiki da.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaleko iragarki-taulan iragarri ondoren, bai eta Udalaren webgunearen bidez zabaltzea ere, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia Aldizkarian noiz argitaratu eta hortik aitzina.

3. Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Hala gertatzen bada, ondorio juridikoak izan ditzan, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera. Halaber, Udalaren webgunean ere argitaratuko da.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Joseba Asiron Sáez.

Iragarkiaren kodea: L2512977