2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Plan Partzialaren aldaketa puntuala, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko A13 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko irailaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 11-SEP-25 (5/CU).
Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk izapidetzeko aurkeztutako dokumentuaren helburua da A-13A lurzatiaren lehen solairuaren erabilera aldatzea (hirugarren sektorekoa izatetik bizitegikoa izatera), baita beheko eta lehen solairuetako lerrokadurak zertxobait aldatzea eta eraikinaren osaera zehaztea ere.
Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 5ean, onetsi zuen ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko A13 oinarrizko unitatean Plan Partzialaren aldaketa puntuala egiteko dokumentua, Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk sustatua.
Erabaki hori 2025eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an, eta hilabete batez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Espedientean dago Iruñerriko Mankomunitatearen horri buruzko aldeko txostena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluari jarraikiz,
ERABAKITZEN DA:
1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko A13 oinarrizko unitatean Plan Partzialaren aldaketa puntuala egiteko dokumentua, Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk sustatua.
2. Erabaki hau igortzea, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari.
3. Argitara ematea erabaki hau, onetsitako hirigintzako araudiarekin batera, udal iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan:
https://www.pamplona.es/eu/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/planes-especiales-y-modificaciones
4. Erabaki hau jakinaraztea Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUri, eta kasu bakoitzean bidezko diren errekurtsoen berri ematea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2025eko irailaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Plan partziala (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512153