2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Udalaren eta Iribasko Kontzejuaren arteko kudeaketa-esleipenaren hitzarmena, xede duena gauzatzea Larraun ibaiaren iturburuko harreragunea (disuasio aparkalekua Iribasko sarreran) gaitzeko jarduketak
Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana.
Larraungo Udalak, 2025eko irailaren 9an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Larraungo Udalaren eta Iribasko Kontzejuaren arteko kudeaketa-esleipenerako hitzarmen bat onestea, xede duena gauzatzea Larraun ibaiaren iturburuko harreragunea (disuasio aparkalekua Iribasko sarreran) gaitzeko jarduketak, Iribasen.
Bigarrena.–Larraungo Udaleko alkate Mikel Uharte Martijari ahalmena ematea sinatzeko hitzarmena eta hura gauzatzeko beharrezkoak diren gainerako agiri guztiak.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin 40/2015 Legearen 11.3 artikuluan xedatua.
Mugiron (Larraun), 2025eko irailaren 10ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.
HITZARMENA: IRIBASKO KONTZEJUAREN KUDEAKETA-ESLEIPENA LARRAUNGO UDALAREN ALDE, XEDE DUENA GAUZATZEA LARRAUN IBAIAREN ITURBURUKO HARRERAGUNEA (DISUASIO APARKALEKUA IRIBASKO SARRERAN) GAITZEKO JARDUKETAK
Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana.
Iribasen, 2025eko uztailaren 21ean.
BILDURIK:
Batetik, Ramon Ruiz Cabestany, Iribasko Kontzejuaren ordezkari gisa, kontzejuburua izateak ematen dizkion eskumenak baliatuta. Kontzejuaren IFKa P3151500J da, eta helbidea: San Fermin kalea z.g. - 31879 Iribas-Larraun (Nafarroa).
Bestetik, Mikel Uharte Martija, Larraungo Udaleko legezko ordezkari gisa, udaleko alkate izateak ematen dizkion eskumenak baliatuta. Udalaren IFKa P3114300 da, eta helbidea: Gabari plaza 1 - 31878 Mugiro-Larraun (Nafarroa).
Noren izenean ari diren kontuan hartuz, bi alderdiek elkarri aitortzen diote hitzarmen hau sinatzeko gaitasun juridikoa, eta, beraz,
ADIERAZTEN DUTE:
I.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluak xedatzen duenez, administrazio organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko jarduera material edo teknikoak esleitzen ahalko zaizkio administrazio bereko edo beste bateko organo edo zuzenbide publikoko entitate bati, baldin jarduera horiek haien eskumenen barruan badaude, dela eraginkorragoak izateko, dela jarduera horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako.
Kudeaketa-esleipenak ez dakar eskumenaren titulartasuna lagatzea; eta kudeatzeko esleipena ematen duen entitatearen ardura izanen da behar diren egintza edo erabaki juridiko guztiak hartzea, oinarri izan daitezen esleipenean emandako jarduera material zehatzerako, edo hura barne hartzeko.
Kudeaketa-esleipena administrazio desberdinetako organoen artean egiten denean, administrazio horien arteko hitzarmena sinatuta formalizatuko da.
Dagokion aldizkari ofizialean argitaratu behar da kudeaketa-esleipena formalizatzeko tresna, eraginkorra izan dadin.
II.–Iribasko Kontzejuak Larraun ibaiaren iturburuko harreragunea gaitzeko jarduketak gauzatu nahi ditu Iribasen, inguru horretan hobetzeko irisgarritasuna eta bide-segurtasuna, eta iturburua bisitatzen dutenen fluxua antolatzeko eta ingurunea babesteko. Horretarako, disuasio aparkaleku bat jarriko da Iribasko sarreran.
III.–Larraungo Udalak nahikoa baliabide tekniko, material eta giza baliabide ditu jarduketa hori aurrera eramateko.
IV.–Iribasen, Larraun ibaiaren iturburuko harreragunea gaitzeko jarduketak (disuasio aparkaleku bat jartzea Iribasko sarreran) sartuta daude "Plazaola-Sakanaldea-Ultzamaldea" HTJPan (Helmugan Turismo Jasangarritasuna sustatzeko Plana), zeina finantzatzen baita Europar Batasunaren Next Generation funtsen bidez.
V.–Cederna Garalur elkarteari dirulaguntza bat eman zitzaion, gauzatu dezan "Plazaola-Sakanaldea-Ultzamaldea" HTJPa, zeina finantzatzen baita Europar Batasunaren Next Generation funtsen bidez (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana). Plan horretako jarduketen artean dago, hain zuzen, "Larraun ibaiaren iturburuko harreragunea gaitzea Iribasen". Horiek horrela, Larraungo Udalak hitzarmen bat sinatu zuen Cederna-Garalur elkartearekin 2025eko maiatzaren 16an, arautzeko zer baldintzatan gauzatuko dituen Larraungo Udalak dirulaguntza horretan sartutako jarduketak.
VI.–Toki-erakundeek ahalmena dute hitzarmenak sinatzeko, zerbitzuak batera kudeatzeko edo obrak batera egiteko, hala xedatuta baitago Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.1.g) artikuluan.
Horregatik guztiagatik, kudeaketa-esleipenaren hitzarmen hau sinatzea erabaki dute, honako lege hauetan ezarritako esparruaren barruan: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea; eta 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Hona hemen
KLAUSULAK:
Lehenengoa.–Hitzarmen honen xedea da Iribasko Kontzejuaren eta Larraungo Udalaren arteko kudeaketa-esleipen bat antolatzea, honako hauen babesean: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen 11. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea eta Toki Administrazioaren Legea.
Bigarrena.–Iribasko Kontzejuak kudeaketa-esleipen bat egiten dio Larraungo Udalari, gauzatu ditzan "Larraun ibaiaren iturburuko harreragunea (disuasio aparkalekua Iribasko sarreran) gaitzea, Iribasen" deritzon proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren jarduketak, barnean direla obrak izapidetzeko, kontratatzeko, gauzatzeko eta ikuskatzeko lanak.
Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipen honek ez dakar berekin eskumenaren titulartasuna lagatzea, ez eta eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzea ere. Hartara, Iribasko Kontzejuaren erantzukizuna da hura garatzeko beharrezkoak diren egintza juridikoak ematea.
Laugarrena.–Iribasko Kontzejuak ikus-onetsi beharko du hitzarmen honi lotutako memoria, eta harekin ados egon.
Bosgarrena.–Jarraipen batzordea. Kudeaketa-esleipenaren hitzarmen honetan ezarritako neurrien betearazpenaren jarraipena antolatzeko eta interpretatzeko, jarraipen batzorde bat sortuko da, honako osaera eta eginkizun hauek izanen dituena:
- Osaera: Iribasko kontzejuburua eta Larraungo Udaleko alkatea.
- Eginkizunak: agindutako lanak behar bezala egiten diren berrikustea.
Batzorde honen funtzionamenduari buruz berariaz ezarri ez den guztian, aplikatuko dira Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko Legearen atariko tituluaren II. kapituluaren 3. atalean jasotako arauak (kide anitzeko organoei buruzkoak).
Seigarrena.–Hitzarmen honetako edozein klausula ez betetzeak hura suntsitzea ekartzen ahalko du.
Zazpigarrena.–Hitzarmen honek iraunen du jarduketak guztiz gauzatu direla egiaztatzen den arte, bat etorriz Cederna-Garalur elkartearen eta Larraungo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzekin. Hitzarmen horren xedea da arautzea zer baldintzatan gauzatuko diren Cederna Garalur elkarteari "Plazaola-Sakanaldea-Ultzamaldea" HTJPa gauzatzeko emandako dirulaguntzan sartutako jarduketak (Helmugan Turismo Jasangarritasuna sustatzeko Plana). HTJP hori finantzatzen da Europar Batasunaren Next Generation funtsen bidez (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana).
Zortzigarrena.–Aldatzen ahalko da kudeaketa-esleipenari buruzko hitzarmen hau, bi alderdiak ados jarrita.
Bederatzigarrena.–Jarduketa hau honako hauen barnean dago: Europar Batasunaren Next Generation funtsetan; Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian; zehazki, honen baitan: 14. osagaiaren ("Turismo Modernizaziorako eta Lehiakortasunerako Plana") 1. inbertsioan ("Turismo Eredua Jasangarritasunerantz Eraldatzea"), 2. azpi-neurrian ("Helmugako Turismo Jasangarritasunerako Planak"). Horien bidez, jarduketa eraldatzaileak egin nahi dira turismoaren sektorean, zehazki, trantsizio berdearen, trantsizio digitalaren eta turismo lehiakortasunaren hobekuntzaren eremuetan.
"Helmugan Turismo Jasangarritasuna sustatzeko Lurralde Planak 2023" deritzon aparteko deialdian onetsitako jarduketak finantzatuko dira ("Plazaola-Sakanaldea-Ultzamaldea" HTJPa). Deialdi hori sartuta dago "Helmugan Turismo Jasangarritasuna sustatzeko Plan Nazionala Nafarroako Foru Komunitatean" delakoan, zeina onetsi baitzen Turismoaren Konferentzia Sektorialaren 2023ko maiatzaren 9ko erabaki baten bidez eta Estatuko Turismo Idazkaritzaren 2023ko maiatzaren 22ko ebazpen baten bidez (2023ko 129. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 31n).
Larraungo Udalean egun indarrean dagoen gastuen aurrekontuan ez dago nahikoa aurrekontu-partidarik aurreikusitako gastua finantzatzeko. Hortaz, hitzarmena onesteko, ezinbestekoa izanen da kreditu nahikoa eta egokia egotea, kasuan kasuko ekitaldian kontratuaren ondoriozko obligazioak finantzatzeko. Baldintza etengarria da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 210 bis artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hamargarrena.–Hitzarmen honek izaera administratiboa du, ondorio guztietarako.
Hamaikagarrena.–Hitzarmen honek eraginkortasuna izanen du alde biek sinatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, hala ezarrita baitago 40/2015 Legearen 11.3 artikuluan.
Eta ados daudela erakusteko, bi aldeek hitzarmen hau sinatu dute goian aipatutako tokian eta egunean.
Sinadura:
Iribasko Kontzejuaren ordezkari gisa, Ramón Ruiz Cabestany.–Larraungo Udalaren ordezkari gisa, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2512170