2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
Herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea
Lapoblación-Meanoko Udalaren 2025eko apirilaren 3ko Erabakiari eta 2024. urtean gauzatutako herri-lurren aprobetxamenduaren herritarrendako zuzeneko adjudikazio prozedura osoaren erabateko deuseztasuna ezartzen duen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2025eko ekainaren 2ko 956 zenbakiko Ebazpenari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herri-lurren aprobetxamendurako araudian jasotako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten eta interesa duten herritarrek herri-lurretako lurzatien adjudikaziorako aprobetxamendurako eskaera aurkez dezaten, herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduaren edo herritarrendako zuzeneko adjudikaziorako prozeduraren modalitateetan, Udal idazkaritzan jasotako baldintzen arabera.
Lapoblacionen, 2025eko irailaren 19an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2512406