200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2025eko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2025eko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, argitara eman zen 2025eko aurrekontuaren 01/2025, 2/2025, 3/2025 eta 4/2025 aldaketen hasierako onespena. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

01/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

1611 6090010 "Usiko hornidurarako obrak" partida, 224.966,70 euro.

DIRU-SARRERAK:

8700000 "Diruzaintzako gerakina" partida, 98.846,57 euro.

8701000 "Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina" partida, 126.120,13 euro.

02/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

1532 6090009 "Kaleak zolatzea" partida, 110.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

"Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza" partida, 15.000,00 euro.

"Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina" partida, 95.000 euro.

03/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

6090004 "Abeltzaintzarako tokiko azpiegiturak" partida, 46.600 euro.

DIRU-SARRERAK:

7505001 "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza", 18.900 euro.

8700000 "Diruzaintzako gerakina", 17.700 euro.

04/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

6090005 "Kontzejuetako kaleak zolatzeko dirulaguntza", 80.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

87000000 "Diruzaintzako gerakina", 80.000 euro.

Markalainen (Txulapain), 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2512365