200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, Eusako 11. poligonoko 18. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2025eko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Eusako 11. poligonoko 18. lurzatiari dagokiona. Aldaketa hori María Ángeles Orduna Idoatek eta Alfonso Barrera Ancianok sustatu dute.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512771