200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Honako hauen aldaketa: Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza eta Hilerria eta hilobien banaketa arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2025eko irailaren 25ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketak:

–Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

–Hilerria eta hilobien banaketa arautzen dituen ordenantza.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2025eko irailaren 29an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.

Iragarkiaren kodea: L2512822