200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2025eko bigarren seihilekoari dagokionez

Jarraikiz ezarritakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 23ko ebazpen baten bidez onetsi dira aurtengo lurraren gaineko kontribuzioaren likidazioari dagozkion kuotak. Orobat, ezarri da bigarren seihilekoa borondatez ordaintzeko epea 2025eko urriaren 1etik 30era izanen dela, biak barne.

Jakinarazpenean adierazitako banku-entitatean ordaindu behar dira; ordainagiri helbideratuak, berriz, borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira, kobratzeko.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, behar denean, sortzen diren kostuak ere bai.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Eneritzen, 2025eko irailaren 22an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2512430