2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Borondatezko birpartzelazio proiektua, Iberoko UE-5 exekuzio-unitatean (4. poligonoko 44. lurzatia). Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 14ko erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen borondatezko birpartzelazio proiektu bat, Iberoko UE-5 exekuzio-unitatean (Iberoko 4. poligonoko 44. lurzatia, Oltza zendea). Sustatzailea finkaren jabetza zatiezina da, osotara: Diana Arboniés Porres, Fernando Arboniés Porres, Maite Arboniés Porres, Auria Marta Hernando Higueras eta Jesús Antonio Legarra Sánchez.
Birpartzelazio proiektuaren eduki osoa ematen da argitara, eranskin gisa.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oltza Zendean, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2511552